Bilaketaren emaitzak - Champlain, Samuel de, 1567-1635
Samuel de Champlain
Samuel de Champlain (frantsesez ahoskatua, Samuel Champlain jaioa; (Brouage, 1567ko abuztuaren 13a - Quebec, 1635ko abenduaren 25a) frantziar esploratzaile eta kolonizatzailea izan zen. Espainiako koroaren zerbitzuan zegoela, Antilletara eta Mexikora abiatu zen 1599an. Kartografia ikasi ondoren, Aymar de Chaste almirante orde frantsesak Kanadara bidali zuen 1601. urtean.Quebec Hiria sortu zuen 1608an. Frantsesen jarrera harroak San Laurendiko euskaldunak sumindu zituen, eta 1608an hura hiltzeko ahalegina egin zuten Quebec sortzean. Konplotak porrot egin zuenez, euskaldun marinel asko hilarazi zituen bertan. Gerora, Ottawa ibaia, Nipissing, Huron, Ontario eta Champlain aintzirak esploratu zituen 1615-1616 urteetan. Wikipediatik informazioa lortu